GIZARTE ZERBITZUEN HIZTEGIA

Aurkezpena

Hiztegi hau 1998an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Elhuyarrekin batera argitaratu zuten Gizarte-laneko hiztegia oinarri hartuta egin da. Lehendabiziko lana, orain 21 urte bete dituen hiztegia eguneratzea izan da, gizarte zerbitzuetako arloak egun erabiltzen duen terminologiari egokituz.

Gizarte Zerbitzuen Hiztegia gizarte-zerbitzuen sektoreari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore horretan, etengabe sortzen dira termino berriak, eta, gure eguneroko lanean, argi ikusi dugu termino horiek jaso eta aztertzeko beharra. Horregatik, Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuetako sailek bat egin dugu, eta, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dugu. Gure lanean erabiltzen ditugun terminoak jaso, eta gizartearen esku jarri nahi izan ditugu.

Eguneroko lanerako tresna baliagarria izan dadin sortu dugu Gizarte Zerbitzuen Hiztegia. Alor bakoitzak, bere behar eta funtzioei erantzuten dien terminologia propioa dauka, eta hau bateratzen ez bada zenbait ulermen eta interpretazio arazo sortzeko arriskua dago. Honekin batera, alor honetan euskararen erabilera bultzatzea eta normalizatzea izan da gure helburua.

Horregatik, lan-esparru honetan dihardugunon arteko komunikazio-beharrei era erraz eta eraginkor batean erantzuteko sortu dugu Gizarte Zerbitzuen Hiztegia.

Hiztegiaren ezaugarriak

Bertan, lehendabiziko aldiz, gizarte-zerbitzuen sektorean erabiltzen diren 3.000 kontzeptu inguru jaso ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz. Kontzeptu horiek gizarte-zerbitzuen alorretan sailkatuak daude; eremu-zuhaitza sortzeko Sistema Dezimal Unibertsalak gizarte-zerbitzuetan egiten duen sailkapenean eta gizarte-zerbitzuetako adituen jakiturian oinarritu gara.

Hiztegi hau osatzeko gizarte-leneko hiztegiaz gain, Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako itzulpen-memorietatik jaso dugun informazioa erabili da. Horretarako, itzulpen-memorietatik aukeratu ditugun 1.000 termino-bikote esanguratsuenak eta erabilienak hautatu dira. Termino baten bilaketa egitean, dagokion itzulpena emateaz gain, hitza zein testuingurutan erabili den agertuko da, gaztelaniaz eta euskaraz. Era berean, termino bakoitzaren iturria zein den jakin ahal izango du erabiltzailea.

Hiztegiaren datuak:

Gizarte Zerbitzuen Hiztegian, arlo horretako oinarrizko kontzeptuak bildu nahi izan ditugu. Hiztegiak 3.000 kontzeptu inguru ditu, eta kontzeptu horiei dagozkien terminoak honela banatzen dira hizkuntzaren arabera:

  • Gaztelaniaz, 3.564 termino
  • Euskaraz, 4.535 termino
  • Ingelesez, 2.945 termino
  • Frantsesez, 2.866 termino

Kontzeptu eta termino horiek guztiak 13 arlotan sailkatuak daude:

  • Antolamendua
  • Instalazioak
  • Orokorrak
  • Esku-hartze agenteak
  • Zerbitzuak eta programak
  • Dirulaguntzak eta prestazio ekonomikoak
  • Kolektiboak - Familien esku-hartzea
  • Kolektiboak - Gizarte-bazterketa
  • Kolektiboak - Haurrak eta nerabeak
  • Kolektiboak - Indarkeria matxista
  • Kolektiboak - Mendekotasuna/Adinekoak
  • Kolektiboak - Desgaitasuna
  • Kolektiboak - Orokorrak

Hiztegigintza-lana

  • Kontzeptuak hautatzea: erakunde bakoitzaren termino-zerrendak eta itzulpen-memoriak erabili dira hiztegi hau osatzeko. Proiektuan parte hartu duten erakundeen dokumentazioa batzea eta estatistikak ateratzea Elhuyarrek egin du.
  • Kontzeptuak lantzea: Elhuyarko terminologia-lantaldea arduratu da kontzeptu bakoitzaren terminologia eta arloa lantzeaz. Lan horretarako, hainbat kontsulta-iturri erabili dira.
  • Prozesu guztia Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuetako adituek gainbegiratu dute.

Lantaldea

ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA:

  • Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

ZUZENDARITZA TEKNIKOA (Elhuyar):

  • Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego

ERREDAKZIOA (Elhuyar):

  • Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego
  • Klara Ceberio Berger

  • Elixabete Etxeberria Otaegi

  • Eli Pociello Irigoien

OHARGILEAK:

  • Belen Arrizabalaga Muguruza (Arabako Foru Aldundia)
  • Paloma Aranceta Arilla (Arabako Foru Aldundia)
  • Patricia Andrés Glaria (Arabako Foru Aldundia)
  • Amaia Antxustegi Ziarda (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Jose Arriola de la Vega (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Joseba Urcelay Aguirre (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Maite Iturrate Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Sergio Murillo Corzo (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Aitziber Salinas Elosegi (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Ander Zapiain Usandizaga (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Mirari Loinaz Eizaguirre (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Pablo García Magriñá (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Lide Amilibia Bergaretxe (Eusko Jaurlaritza)
  • Alazne Intza Araiztegi (Eusko Jaurlaritza)

ESKER ONAK:

  • Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saila
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

LAN INFORMATIKOA (Elhuyar):

  • Edurne Martínez Iraola
  • Mari Susperregi Indakoetxea

DISEINUA: